XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste irugaren itun bat be egin eban Jaungoikoak Moisesgaz Sinai Mendian legea emon eutsanean.

Moisek erriari irakurri eutsan ituna idaztia eskuetan ebala ta erriak erantzun eban: Jaunak, agindu dauskuzan gauza guztiak egingo doguz eta esanekoak izango gara.

Eta Moisek erriaren ganera odola ixuririk esan eban: Jaunak zuekaz egin daun itun-odola da au.

Ama Birjiñak be bere itunak egin dauz gizonakaz.

Augaitik emon dautsa Eleizeak Faederis Arca, itun-kutxa-izena.

Ama Birjiñaren elburua zeru ta lurraren artean ba, keak egin eta gizonak, Jaungoikoaz adiskidetutea izan zan.

Ama Birjiñak bide asko daukoz gizonak betiko zoriontsuak egiteko ta Karmengo Eskapularioa ezbairik barik egoki ta bikañenetakoa.

Uztargia ta Eskapularioa.

Itzok esan eutsazan Jaungoikoak Noeri 601 urtedun zala urolde ikaragarriaren ondoren: Ituna egingo dot zugaz eta zure ondoren zure sendiaz eta kutxatik bizitzaz urten daben guztiekaz.

Uroldea dala-ta aurrerantzean iñor ez da ilgo; beste urolderik lurrean ez da izango.